SARGOATE ITURRIA

ELGOIBARKO MENDI EREMUEN ERREKUPERAZIOA. SARGOATE ITURRIA

Badira gure inguruan, bere garaian Morkaiko eta elgoibartarrontzat garrantzia izan zuten lekuak eta gaur egun bertan behera utzita daudenak. Mendi buzoiak, iturriak, erromeri lekuak. Alperrik galdutako lekuak dira . Ez dira leku atseginak eta bere garaian eduki zuten zentzua galdu dute. 

Txoko hauek berreskuratzeko asmoarekin proiektu berri bat jarri dugu martxan. Dozena bat txoko identifikatu ditugu errekuperatzeko. Denak batera burutzea lan haunditxoa dela iruditzen zaigu. Horregatik, hasiera eta ikastoki bezela Sargoate iturriarekin ekitea da gure asmoa. Sargoate gero etorriko diren lanen lehen pausoa izango da. Gero etorriko dira Moru, Morkaiko tontorra….

Lan hauek auzolanean burutzea da ideia. Morkaiko bazkide guztiona da eta neurri batean elgoibartar guztiona. Danon artean berreskuratu ditzagun Morkaikorentzat garrantzitsuak izan diren gune hauek. Helburu soziala ere badu neurri batetan proiektu honek. Ildo horri lotuz gaztetxo eta haurrekin plangintza desberdinak burutzeko aukera ere ematen du.

SARGOATE ITURRIA:

Iturria 1959an eraiki zuten Morkaiko bazkide eta Sallobente auzoko  baserritarrek. Azken 30 urtetan pinupean egon da eta gaur egun zeharo ondatuta dago. Zergatik aukeratu dugu Sargoate? Aurten pinuak bota dituzte eta orain da Sargoate berreskuratzeko garaia.Sargoateko Iturria gaur egun.

Iturri inguruko lur saila erosi du Morkaikok, hektarea bat gutxi gora behera. Gure asmoa iturri inguru guztia garbitu eta zuhaitz batzuk landatzea da. Ez ditugu zuhaitz gehiegi landatuko espazioa uzteko. Iturri parean ez dugu ezer landatuko argia sartu dadin eta bertatik Elgoibarko bistaz gozatzeko. Azpikaldean berriz, baso atlantikoko zuhaitzak landatuko ditugu.

Erositako lur eremua.

Udazkeneko  bi hiru  larunbatetan  joango gara  Sargoate iturri  ingurua txukundu eta  zuhaitzak landatzera.  Herritar guztiak daude gonbidatuta  auzolanera.  Lana, jana, edana eta lagun giro ona ez da faltako. Helburua gure mendi ondarea berreskuratuz ondo pasatzea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude