Finalistaren Eguna

Finalistaren Eguna haurren artean mendi eta natura zaletasuna suspertzeko Morkaiko Mendi Elkarteak antolatzen duen ekintza da. Haurrentzat zuzenduta dagoen arren, gurasoak ere parte hartzera animatu nahi ditugu.

Haurrek, beraien datuak agertzen diren txartelak lagatzen dituzte urtean zehar mendi tontorretako buzoietan. Mendizaleek jasotzen dituzte txartelok eta Morkaikora ekartzen edo bidaltzen dituzte. Apiril bukaerarako, haur bakoitzak fitxa bat bete behar du, apiriletik apirilera igo dituen mendiak zein izan diren adieraziz, eta fitxa edo zerrenda hori Morkaikoren lokalean utziz.

Finalistaren Eguna aspalditik datorren ekintza da eta 2011. urtetik Morkaiko Egunaren programaren barnean egokitu dugu. Morkaikotik haur eta guraso guztiak parte hartzera animatu nahi genituzke, mendia ezagutu eta mendiaz gozatzeko aukera ona dela iruditzen zaigu-eta.

Honen inguruko berri gehiago edo txartelak eta fitxak jaso nahi izanez gero, Morkaikoren lokalera agertzea besterik ez duzue: Errosario kalea, 17.Eta gustura asko argituko dizkizuegu kezka guztiak. Gure ordutegia honakoa da: Astelehenak eta Ostegunak 19:00-20:30.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude