Federatuak

Mendian ibiltzeko federatzea komeni da. Mendi Federatu txartelak tramitatzeko epea zabalik dago. Federatu txartel honen jabe izateak, oinarrian, mendi istripu aseguru bat edukitzea suposatzen du. Hortaz, mendian dabiltzanei federatu daitezela gomendatzen diegu.

Federatzeko sistema automatikoa abian jarriko dugu. Hau da, 2018an federatuta zaudetenoi aukera berdinekin berrituko dizuegu federatu asegurua, baldin eta, abenduaren 15a baino lehen, emailez (morkaiko@morkaiko.eus) bestelakorik esan ezean. Dena dela, informazio pertsonalizatua posta bidez eskutitz baten bitartez jasoko duzute.

2018an ez bazarete federatu eta 2019-rako federatzea nahi baduzu: Federatzeko atxikitzen dugun formularioa ondo beteta eta ordainagiria Morkaiko M.E.-ra (Errosario 17) edo GOAR Aholkularitza-ra (San Bartolome 2) helarazi beharko dituzue. edo emailez morkaiko@morkaiko.eus ere bidali ditzakezue.

– Formularioa:

  • – Federatuaren datu guztiak ondo beteta aurkeztu behar da.
  • – Aurten estrainekoz formularioan aukerak X batekin markatuta prezio totala kalkulatuta azalduko da zuzenean, lana errazte aldera.

– Ordainagiria:

  • – Pertsona bakoitzeko ordainagiri bat
  • – Federatuaren izen abizenak agertu behar dira ordainagiriaren kontzeptuan

DESKARGATU HEMEN: 2019-an federatzeko formularioa eta tarifa (xls)

Federatzeko tramitea abenduaren lehenengo hamabostaldian egitea komeni da. Honela urte hasierarako segurua bera eta karneta prest izango dituzu.

Federatu txartela jasotzera lehen bai-lehen etorri zaiteztela eskatzen dizuegu. Txartel hau jasotzeak bakarrik ziurtatuko du segurua tramitatuta dagoela. Remesa bidali eta 15-20 egunetara etorri ohi dira txartelak.

Federatzearen ingururko informazio baliagarri gehiago Euskal Medizale Federazioaren orrialdean.