XXIV. KARAKATEKO IGOERA (sailkapenak dauzka)

Gaur, azaroak 18, Karakateko igoerako 24. edizioa ospatu da.  Eguraldi lainotsua zela goizeko 11etan 70 korrikalari bildu dira herriko frontoian.  Gizonezkoen errekorra zuen Iban Murua tartean zegoen ere.

Itxuraz hobetu ezin zitekeen errekorra, 26 min 52 seg-tan zegoena, hautsia izan da aurtengoan ere.  Iban Murua izan da tontorrean lehenengoa, bere errekorra 35 seg-tan hobetuz (26 min 17 seg), berak eraman du ere lehenengo Elgoibartarraren saria.

Nesketan, Ainhoa lendinez izan da lehenengoa (baita lehengo neska elgoibartarra) 34 min 21 seg-ko denborarekin. Eta aurpegi onenaren saria, Angel Quintana Elgoibartarrak eraman du 34 min 49 seg-ko denborarekin.

Sailkapena hemen.

Eskerrikasko korrikalari eta ikusle denori.  Datorren urtean ere bertan espero zaituztegu.

 

 

Kategoria: Orokorra. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude