XXIII. KARAKATEKO IGOERA (sailkapenak dauzka)

Gaur, azaroak 19, Karaketeko igoerako 23. edizioa ospatu.  Eguraldia lagun zela goizeko 11etan 75 korrikalari bildu dira herriko frontoian.  Iñigo Lariz eta Iban Muruaren arteko norgehiagoka estua espero zen.  Eta nesketan Maite Mayoraren presentziak errekorra ondu zitekeela ahoz ahoz zebilen.

Irteeratik Iban Murua fuerte erten da bere erritmoa markatuz eta gainontzekoetatik aldenduz.  Aitor Ajuria gazteak, Julen Martinez de Estibariz Gasteiztarrak eta batez ere Iñigo Larizek hortzak eztutu eta distantziak mantentzen saiatu dira.  Hala ere Iñigo Lariz, azken urteetako txapelduna eta errekorraren jabearen hitzetan, ezinezkoa izan da Ibanen pausoa jarraitzea.

Karakateko tontorra, urtero bezela gendez gainezka zegoela, Iban Muruaren garaipen eta errekor berriaren (26’52”) testigu izan dira.  Mundiala bailitzan, tontorrean garrasika ospatu du.  Herrian eta Iñigo Larizi gaientzea ez da gutxiagorako.  Seguru hurrengo urteetan ere, bi hauek lehia estuak protagonizatuko dituztela.

iban-murua

Nesketan pronostikoak beteaz, Maite Maiora nagusitasunez gailendu da, nesken errekor berria 31’37” denboran ezarriz. Lehen neska Elgoibartarra Maddi Mujika izan da.  Eta aurpegi onenaren saria, Ander Gabiña gazte Gasteiztarrak irabazi du.

Sailkapena hemen.

Eskerrikasko korrikalari eta ikusle denori.  Datorren urtean ere bertan espero zaituztegu.

Kategoria: Orokorra. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude