Urtarrilak 26 – Xoxote (912m) Aittolatik

Urtarrilak 26rako, Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolarekin elkarlanean, hurrengo proposamena luzatzen dizuegu.  Xoxotera goiz pasa mendi irteera haur eta gazteentzat.

Autoz Aittolako parkinera joango gara eta handik  oinez Xoxoteko aterpetxera .  Igande goiz eder bat pasatzeko plan paregabea.

Luzera:+/- 7,5km

Desnibel positiboa: +/- 350 m

Irteera: 9:00etan Guasseko parkinean

Buelta: bazkaltzera etxera

Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago.  Umeak ezingo dira bakarrik etorri.  Gurasoren bat arduradun etorri behar da.  Izen ematea ez da beharrezkoa Morkaikon.  Baina haurrek, Herri Eskolan edo Ikastolan eman beharko dute izena ohiko dan bezela.

Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke.

Animatu zaitezte!!

Kategoria: Irteerak, Orokorra. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude