URTARRILAK 16, LURGAIAREN LANDAKETA JARDUNALDIA ELGOIBARREN

Datorren larunbatean, Urtarrilak 16, landaketa bat antolatu dute Elgoibarren Lurgaiako lagunek. Lurgai biodibertsitatea eta gure basoen kontserbazioan lanean ari den fundazio bat da. Urdabai ingurua da beraien lan eremu nagusia, baina aspaldi honetan bere lan eremua irekitzen ari dira.

http://www.lurgaia.org

Erabilera lagatzeko akordio batzuei esker lur berriak lortu dituzte Elgoibarren Ziardamendi inguruan.

Datorren  larunbatean, urtarrilaren 16an, auzolanean zuhaitz landaketa egingo dute.

Goiz ederra pasatu eta proiektu polit bati laguntzeko aukera paregabea.

Etorri nahi baduzue, izena ematea derrigorrezkoa da, 3 egun lehenago, gutxienez. Horretarako, info@lurgaia.org-era email bat bidali behar da ondorengo datu guztiak emanez:

BEHARREZKO DATUAK 

  1. Bertaratuko zareten izenak, abizenak eta adinak
  2. Jatorrizko udalerria
  3. Mugikorraren zenbaki bat (ezustekoetarako bakarrik)

16 urtetik gorakoak apuntatu daitezke.

Izena eman ez gero, garrantzitsua da joatea edo aldez aurretik  abisatzea falta ez gero

Ez joan izena eman eta baieztapena jaso gabe.

ORDUA: 09:00
LEKUA: Aizkorri eta Santa Klarako kaleak bidegurutzean,
URA: ekarri etxetik.
JANARIA: ekarri zeozer jateko goiza erdirako.
ARROPA ETA OINETAKOAK: mendiko edo ur botak eta arropa erosoa. Eta euri arropa, badaezpada.
ESKULARRUAK ETA TRESNAK: gure kontu.
IRAUPENA: etxera itzuliko gara bazkaltzera

 

Kategoria: Orokorra. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude