Urriak 25-26-27 Sallent de Gallegotik Torlara

HIRU EGUNEKO MENDI-IBILALDIA, GR-11 ARRASTOA LAGUN  DUGULA

Urriko azken asteburuan mendian eta lagunartean gozatu nahi baduzu, irakurri segidan datorrena.

Irteera-ordua eta tokia: urriak 25, ostirala, 05:00etan, Kalegoen plazan.
Prezioak:

  • Bazkideek: 75 euro
  • Bazkide ez direnek: 85 euro

Prezioan autobuseko joan-etorria, bi gauetako loa, bi afari eta bi gosari sartzen dira.

Izena emateko azken eguna: urriak 17 (25 lagunentzako tokia hartu dugu).

Oharra: hiru eguneko motxila prestatu behar da, eta hori izango da bizkarrean eramango duguna. Lehen eguneko jan-edana hartu, baina beste bietarako, nahi izanez gero, aterpeetan eskatzeko aukera izango dugu.

*Frondiellas Cristalesetik

Urriak 25, ostirala:

Goizeko 05:00etan jarri dugu zita Kalegoen plazan. Autobusa hartu eta Sallent de Gallegora joango gara. Han, botak jantzi, motxila bizkarrera bota eta GR-11 hartuko dugu Respomusoko aterpera joateko. Aterpera iritsitakoan, Pico Cristalesera (2.889 m.) joateko behar duguna motxilan sartu ondoren, gailurrerako bidea hartuko dugu. Cristales egin nahi ez duenak Musales (2.654 m.) egiteko aukera izango du. Gailurrera igo eta inguruetako parajeekin gozatu ondoren, Respomusora bueltako gara atsedena hartzera.

Urriak 26, zapatua:

Goizean jaiki eta gosaldu ondoren, GR-11 mendi-bidea hartuko dugu, berriz ere, eta Tebarray leporantz joango gara. Lepora iritsitakoan, Tebarray (2.916 m.) mendia egiteko aukera izango dugu. Handik, GR-11 bidea jarraituz, Infierno izeneko lepora joango gara, eta, nahi duenak, Infierno (3.083 m.) mendia egiteko aukera izango du. Ondoren, Ibones de Bachimaña aterpera jaitsiko gara indarrak berreskuratzera.

Urriak 27, domeka:

Hirugarren egunean ere GR-11 bidea hartuko dugu, Baños de Panticosako norabidean. Ibon de Brazatoseraino igoko gara lehen zatian, eta Brazatoseko leporaino, ondoren. Brazatos lepotik, Pico Bacias (2.760 m.) egiteko aukera izango da. Gailurra zapaldu ondoren, Rio Ara bailararantz joango gara, San Nicolas de Bujaruelora iritsi arte. Amaitzeko, Puente de los Navarros (Torla) izeneko ingurura iritsiko gara, eta han autobusa izango dugu zain Elgoibarrera bueltatzeko.

Animatu eta eman izena!!!

Kategoria: Irteerak, Orokorra. Gorde lotura.

1 Response to Urriak 25-26-27 Sallent de Gallegotik Torlara

  1. egilea: ALBERTO GORDOA ASKASIBAR

    Kaixo:

    Urriak 25,26 eta 27 an antolatu dezuen irteerara izena emateko idazten dizuet.Debakoa naiz eta jakin nahiko nuke dirua zuen egoitzan ordaindu behar den edo kontu korrontoren bat daukazuen.

    Aldez aurretik, mila esker

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude