URRIAK 20, BTT Irteera. Zarautz-Elgoibar

Urriak 20rako Morkaikoko BTT taldeak irteera antolatu du.

Urriak 20an Elgoibarren goizeko 8:20etan trena hartu eta Zarautzen 9etan martxa hastea da ideia.

Irteera honen helburua, Zarautz-Deba arteko kostalerroaz eta bertako toki ederretaz bizikleta gainean gozatzea da.

Behin Itziarrera iritsita, Elgoibarrera joateko hainbat aukera daude, baina hori aurrerago erabakiko da osatutako taldearen arabera.

Ibilbidearen datu orokorrak:

  • Ibilbidea: Zarautz-Elgoibar
  • Luzera: 40km
  • Gehituriko desnibel positiboa: 1200 m.
  • Iraupena: 4-5 ordu.

Zenbait ohar garrantzitsu:

1- Ibilbideak teknika alderik ez du zailtasun alturik baina batutako desnibel + kopurua esanguratsua da, beraz maila fisiko “ona” behar da.
2- Norberak ibilbideaz gozatzeko eta beste partaideenganako errespetuz bizikletak egoera onean ekartzea eskatzen da.
3- Bidean zehar hainbat toki egongo dira jana erosi ahal izateko, hala ere bakoitzak zerbait ekartzea gomendatzen da.

Izena emateko eta informazio gehio behar dutenak, idatzi email bat ondorengo helbidera: arrese_ion@hotmail.com

Animatu parte hartzera!!!

Kategoria: Orokorra. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude