Morkaikoren Eguna + Paco Iriondori omenaldia – Maiatzak 11

Kaixo lagunak!!

Aurten Morkaikoren Eguna maiatzaren 11an (zapatua) ospatuko dugu eta hurrengo ekitaldiak izango ditu barne:

Egunaren egitaraua hau izango da azken orduko aldaketarik ezean:

  •   Nagusiak 6:00  Elgoibarko Itzuliko Irteera Plaza Handitik
  •   Haurrak 9:00 Elgoibarko Itzulitxoaren Irteera Plaza Handitik (10:00etan San Pedrotik urtetzen direnak.
  •   Haurrak 12:00 Elgoibarko Itzulitxokoak San Migeleko abituaiamentuan indarrak berrituko dituzte.
  •   Nagusiak 13:00 Elgoibarko Itzulikoen bazkariak hasiko dira (entsalada, gisaua, postre…). Elizako arkupeetan izango da.
  •   Haurrak 13:30 Finalista Eguneko dominen banaketa Plaza Handian. Ondoren Paco Iriodori omenaldia.
  •   Haurrak 14:00 Bazkaria (pasta tomatearekin eta postrea) Elizako arkupeetan izango da.
  •   Haurrak 15:00 Bazkaldu ondoren Atxutxiamaikakoekin jolasak Plaza Handian
  •   Guztiak 17:00 Morkaiko Argazkia Plaza Handian (Partehartzaile eta Mendizale guztien argazkia)
  • Horrez gaimn, Elkarteak 70  urte bete dutu aurten eta Paco Iriondori omenaldi xume bat egingo diogu. bizi osoan mendizaletasunari eman dion guztia eskertzeko. Omenaldia finalisten domina banaketa ostean egingo dugu.

Prezioak hauek izango dira eta anoetaz (abituaiamentuak) gain, bazkaria ere barne dago:
Maiatzak 10erarte    Bazkide      Ez Bazkide
18 urterarte                2,00 €            5,00 €
18 urtetik gora           8,00 €            12,00 €

Egunean bertan Bazkide      Ez Bazkide
18 urterarte          7,00 €           10,00 €
18 urtetik gora    13,00 €          17,00 €

Izena emateko Errosario Kaleko lokara etorri astelehen eta ostegunetan 19:00etatik 20:30etara edo transfrentzia egin eta e-maila bidali, ziurtagiriarekin batera.

Kontu zenbakiak:

Kutxa 2095 5036 54 1060129326 edo
Euskadiko Kutxako 3035 0007 27 0071104751

Ondoren, urtero bezala, bazkaria ospatuko dugu. Aurten, joan zen urtean bezala, eliazako aterpean.

Geroarte

Kategoria: MorkaikorenEguna, Orokorra. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude