MARTXOAK 24, Sargoaten hezegune txikia sortzeko auzolana

Aurten, iaz bezaka, Morkaikon natura eta ondarearen inguruan ekintza desberdinak antolatuko ditugu. Elgoibar eta gure inguruko natura eta mendi ondarea ezagutzera ematea da gure helburua.  Urteko lehenengo ekintza Sargoateko Hezegunea izango da.

Sargoaten hezegune txikia sortzeko auzolana
Gaur egun, anfibioak animalia talde mehatxatuenetarikoak dira. Hauek babesteko orduan, ezinbestekoa da ugaltzeko erabiltzen dituzten hezeguneak mantentzea eta ahal den heinean, hezegune hauek urriak diren lurraldeetan berriak sortzea.  Elgoibarren anfibioentzako egokiak diren hezegune gutxi aurkitzen dira eta espezie jakin batzuentzat aproposak izan daitezkeenak oraindik eta gutxiago.
Horregatik Sargoateko iturriaren ondoan putzu txiki bat sortzea oso neurri aproposa izan daiteke. Gainera, hezegune txiki honen sorreraren bitartez, anfibio espezieak ugaltzeaz gain beste animalia batzuentzako (ornogabe urtarrentzako esaterako) toki aproposa ere sortuko dugu.

Irteerara apuntatzeko izena eman beharra dago:

Animatu

Kategoria: Orokorra. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude