MARTXOAK 24 eta 25 – MENDI ESKI IRTEERA

Mendi Eski irteera Pirineotara

Kaixo lagun mendizale!!

Martxoak 24-25ko astebukaeran Mendi Eski irteera antolatuko dugu Pirineotara.  Aurten La Glereko (Frantzia) aterpetxera joango gara eta eguraldia eta elur baldintzak egokiak badira Neouvielleko parke nazionalean ibiliko gera.
La Glereko aterpera joateko Baregesetik aterako gara larunbat goizean. Baregesera kotxetan joango gara.

ARVA, pala, sonda, kranpoiak eta pioleta eramatea ezinbestekoa.
Materiala ez dutenentzako, materiala alokatzeko laguntza ere eskeintzen dizuegu. Horrela bada jarri lehen bait lehen gurekin kontaktuan mesedez.

Eguraldia dela eta azken orduko aldaketak izan daitezke, bai fetxatan, baita ibilbidean ere.

Beraz interesa baduzute jarri gurekin kontaktuan asteazkenean errosario kaleko egoitzara etorrita (19:00-20:30), emailez morkaiko@morkaiko.net ,telefonoz 943740297 edota 653010697 (Iñaki)

Oharrak:

  • ARVA, pala, sonda, kranpoiak eta pioleta eramatea ezinbestekoa
  • Plaza  mugatuak izango dira.
  • Izena emateko azken eguna martxoak 15 izango da.
Kategoria: Orokorra. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude