Martxoak 17-18, MENDI ESKI ETA OINEZKO IRTEERA PIRINEOTARA

Kaixo lagun mendizale!!

Martxoak 17-18ko astebukaeran mendi irteera antolatuko da pirineuetara.
2 irteera antolatuko dira:
1.- Mendi eski irteera Mendi Eski taldekoek antolatuta, Arkaitz Irureta antolatzaile moduan. Alde batetik mendi eskian ibiliak direnentzako ibilbidea egongo da baina bestalde mendi eskian hasi berriak direnentzako edo hastea nahi dutenentzako plangintza ere egongo da.

2.- Raketak erabiliaz oinezkoentzako mendi irteera

Irteera honen barruan datorren jendearen arabera neurri ezberdinetako planak egongo dira.
Ibilbidiak ez daude oraindik zehaztuta, hala ere antolatzaileek argi dute erakargarriak izateaz gain, elurran baldintzen arabera eta segurtasuna bermatzeko lehentasunarekin aukeratuko direla.

Irteera honetan antolatzaileek duten esperientzia eta ezagupenetaz baliatuta guztiok 2 egun polit eta interesgarri pasatzea da helburua.

Materiala ez dutenentzako, materiala alokatzeko laguntza ere eskeintzen dizuegu. Horrela bada jarri lehen bait lehen gurekin kontaktuan mesedez.

Irteera ordua eta prezioak zehaztu gabe daude oraindik.

Gogoa eta gutxieneko forma fisiko bat edukitzea besterik ez da behar. Beraz interesa baduzute jarri gurekin kontaktuan astelehen eta ostegunak errosario kaleko egoitzara etorrita (19:00-20:30), edo emailez: morkaiko@morkaiko.eus edo/eta pirukeriak@gmail.com.

Animatu zaitezte!!

Kategoria: Eskia, Irteerak, Orokorra. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude