Maiatzak 12, zapatua – Morkaiko-ren eguna

Aurten Morkaikoren Eguna maiatzaren 12an (zapatua) ospatuko dugu eta aurreko urtetan bezala Elgoibarko Itzulia, Elgoibarko Itzulitxoa eta Finalista Eguna uztartuko ditugu mendizaletasunaren festa honetan.

  • Elgoibarko Itzulia: Nagusientzako mendi itzulia. 38km luzera eta 2.000 metro inguruko gorako desnibel positiboa

Informazio gehiago link honetan: http://www.morkaiko.eus/elgoibarko-itzulia/elgoibarko-itzulia-ibilbidea/

  • Finalista Eguna: Haurrek urtean zehar egindako mendien arabera dominak jasoko dituzte. Zerrenda aurkezteko azken eguna apirilak 11 izango da

Informazio gehiago link honetan: http://www.morkaiko.eus/kalendarioa/finalista-eguna/

Egitaraua hurrengoa izango da:

  • Nagusiak 6:00 Elgoibarko Itzuliko irteera Kalegoen plazatik (Plaza Handia).
  • Haurrak 9:00 Elgoibarko Itzulitxoaren irteera Kalegoen plazatik (10:00etan Idotorbetik abiatzen direnak).  Hemendik joaten zeratenori, San Pedron aparkatzea eskatzen zaizue eta ez Aubixako errepidean.
  • Haurrak 12:00 Elgoibarko Itzulitxokoak Aiastiako (San Miguel) anoan indarrak berrituko dituzte.  San Migueletik denak batera jeisten hasiko dira, ezingo dira umeak bakarrik jeitsierari ekin.
  • Nagusiak 13:00 Elgoibarko Itzulikoen bazkariak hasiko dira (paella, gisaua,postre…). Elizako arkupeetan izango da.
  • Haurrak 13:30 Finalista Eguneko dominen banaketa Kalegoen plazan.
  • Haurrak 14:00 Bazkaria (pasta tomatearekin eta postrea) Elizako arkupeetan izango da.   Haurrenbatek alergi edo intolerantziak izan ezkero, Morkaikoko kideekin hitzegin.
  • Haurrak 15:00 Bazkaldu ondoren Atxutxiamaikakoekin jolasak Kalegoen plazan eta beste sorpresa bat.
  • Rokodromoa 16:00etan zabalduko da.  Hasieran 45 minutuz saio zabalia izango da, haur denak probatu ahal izateko.  Ondoren kanporaketa erako saioa hasiko da, erronda bakoitzean zailtasuna igoko da.
  • Guztiak 17:00 Morkaiko Argazkia Kalegoen plazan (Partehartzaile eta Mendizale guztien argazkia)

Izen emateak Kirolprobak bitartez egingo dira.

  • Izena emateko, Kirolprobak orrian erabiltzaile bat sortu beharko da eta erabiltzaile honekin sartu.  Hala ere, kontuan izan erabiltzaile batek nahibeste izen emate egingo ahal izango dituela
  • Kirolprobak-en bitartez izena ematen dutenen artean Asador Ibaiondon bi pertsonentzako afari bat zozketatuko dugu
  • IZEN EMATEAK:
  • Azken eguna izena emateko: 2018/05/11 (00:00)
  • Prezioak hauek izango dira.  Itzulia eta itzulitxoa egiteko beharrezkoa da izena ematea:
    • Ez bazkide eta 18 urtetik gora (No socio y mayor que 18 años) – 15 €
    • Bazkide eta 18 urtetik gora (Socio y mayor que 18 años) – 8 €
    • Ez bazkide eta 18 urtetik behera (No socio y menor de 18 años)  – 8 €
    • Bazkide eta 18 urtetik behera (Socio y menor de 18 años)  – 2 €
  • Ezingo dira izen emateak emailez egin

Animatu eta parte hartu ¡!!

Kategoria: Orokorra. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude