Kalamua – Akondia fronteko trintxerak

Urriaren 19an, bestalde, Kalamua eta Akondia inguruetara egingo dute irteera. 36ko Gerran aditua den Jon Etxezarraga izango dute bidelagun, eta hango lubakiak eta aztarnak ezagutuko dituzte. Gerra zibilean, 1936-1937 bitartean, Kalamua-Akondia inguruan egon zen frontea. Gipuzkoa frankisten esku; Bizkaia Errepublikazaleen esku. Zazpi hilabetez borroka latza egon zen Elgoibar inguruko mendietan.
Irteera hau Morkaiko mendizale elkartearen laguntzaz antolatu dute. 8:30ean batuko dira Aita Agirre plazan. Autoz joango dira Arrateraino, eta handik ekingo diote oinezko ibilbideari. Interesatuek izena eman beharko dute Morkaikoren egoitzan, urriaren 17rako. Informazio gehiagorako morkaiko@morkaiko.eus helbidera idatzi daiteke.

Kategoria: Irteerak, Orokorra. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude