Ekainak 8-9, BTT IRTEERA. Urbasa

Oraindik badago lekua Urbasa BTT-z ezagutzera joateko.  Izena emateko azken eguna, ostirala, maiatzak 31.

Ekainaren 7-tik 9-ra, URBASAn, medi bizikleta asteburu eder baten proposamenarekin gatozkizue. Urbasa, Entzia eta Andia mendilerroetako toki esanguratsuetan barna pedalei eraginez. Mendi bizikletaz eta lagun giroaz gozatzeko asmoz, ondorengoa gure proposamena:

Ekainaren 7 an, ostirala, 19:00 retan,IMH-ko parking sarreran autobusa hartuko degu. Autobusez Urbasaraino eramango gaitu, bertara afl ordurako iritsiaz. Ekainaren 8 eta 9 an bizikleta ibilbideak egingo ditugu. Ekainaren 9 an, ibilbidea amaitu eta dutxa hartu ostean, 18:00 retan autobusera igoko gera Elgoibarra itzultzeko.

Irteera, Ekainaren 7 an , 19:00 retan IMH-ko parking sarreran.

  • Prezioak:
    • Bazkideek: 80€
    • Bazkideak ez direnek: 90€

Prezioan, autobusa + bizikleten garraioa eta Urbasako Bioitza kanpineko aterpetxean (pentsio erdian: bi gau, bi afari eta bi gosari)  ostatua sartzen dira.

Izena ematea:

Ekintzan parte hartzeko, 16 lagunentzako daukagu lekua erreserbatuta.

  • Izen ematea egiteko, ondorengo estekan daukazuen galdetegia bete:  Izen-ematea
  • 16 LEKUAK IZEN EMATE ORDENAREN ARABERA IZANGO DIRA.
  • Ordainketa egiteko, ondorengo kontuetako batera egin diru sarrera (Zuen izen abizena eta , kontzeptu moduan, BTT irteera jarriaz):
    • KUTXABANK: 2095 5036 54 1060129326
    • LABORAL KUTXA: 3035 0007 27 0071104751
  • IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: OSTIRALA, MAIATZAK 31

Zenbait ohar garrantzitsu:

  1. Ibilbideak, teknika aldetik, ez dauka zailtasun maila alturik (zenbait tarte jakinetan izan ezik). Pista, mendi bide eta bide-zidorretan barna izango da.
  2. Norberak ibilbideaz gozatzeko eta beste partaideenganako errespetuz, BIZIKLETAK EGOERA ONEAN ekartzea eskatzen dizuegu.
  3. Egun bakoitzeko ibilbidea egiteak, 6-7 ordu eramango dizkigu (lasai joango gera, inguruaz gozatuz). Bidean ez degu jatekoa erosteko tokirik topatuko, beraz, bakoitzak eraman dezala jatekoa.  ( EZ DAGO PREZIOAN SARTUTA).

Ondoren egun bakoitzaren inguruko nondik norakoak:

Ekainak 8, larunbata:

Lehen egun honetan, Urbasa eta Andia mendilerroetako basoetan barrena ibiliko gera. Leku esanguratsu moduan, Urbasako belazea, Pilatosen-Ubaba balkoia, Dulantz mendia, eta Santa Barbara eta Santa Marina ermitak. izango ditugu.

  1. eguneko ibilbidea:  48km. 780m desnibel positiboa

Ekainak 9, igandea:

Igandean, Urbasa eta Entziako basoetan barrena ibiliko gera. Leku esanguratsu moduan, Mendiluze-ko Kromlech-a, Arteako basoa, Cristinos kobazuloa eta Urbasako jauregia izango ditugu.

  1. eguneko ibilbidea: ± 46km. 600m desnibel positiboaAnimatu ¡!!!
Kategoria: Orokorra. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude