EKAINAK 16-17 BTT irteera – ELGOIBAR-ARANTZAZU- ELGOIBAR (137 Km)

Ekainaren 16-17 asteburuan, Elgoibartik Arantzazura eta Elgoibarra itzulia egingo degu medi bizikletaz.
Debabarrena,Debagoiena, Goierri, Urolagaraia eta Urolakosta-ko lurraldeetan barna pedalei eraginez.


Mendi bizikletaz eta lagun giroaz gozatzeko asmoz, ondorengoa gure proposamena:
BI EGUNETAN ZEHAR, GIPUZKOAKO 5 BAILARETAKO LURRAK MENDI BIZIKLETAZ
ZEHARKATZEA.Irteera: Ekainaren 16 an , goizeko 8:00etan Kalengoen plazan.

  • Prezioak:
    • Bazkideek: 50€
    • Bazkideak ez direnek: 60€

OHARRA: Prezioan, motxilak eramateko erabiliko den furgoneta eta Sindika hotelean (pentsio erdian: 16-ko afaria, lo egitea + 17-ko gosaria) ostatua sartzen dira.

Izena ematea:
Ekintzan parte hartzeko, 16 lagunentzako daukagu lekua erreserbatuta.

  • Izen ematea egiteko, ondorengo estekan daukazuen galdetegia bete: Izen-ematea
  • 16 LEKUAK IZEN EMATE ORDENAREN ARABERA IZANGO DIRA.
  • Behin izen ematea gauzatuta, Morkaikok email bat bidaliko dizu ordainketa egiteko xehetasunekin. Mezua jasotakoan, 5 egun izango dituzu ordainketa egiteko. Epea agortuta, itxaron zerrenda dagoenari emango zaio aukera.

Zenbait ohar garrantzitsu:

  1. Ibilbidea zailtasun maila fisiko altukoa da ( eta zenbait tarteetan zailtasun maila teknikoa ere altua da). 16 laguneko taldea izaki, bizikletetan arazo mekanikoak edukitzeko aukera haunditzen denez, norberak ibilbideaz gozatzeko eta beste partaideenganako errespetuz, BIZIKLETAK EGOERA ONEAN ekartzea eskatzen dizuegu.
  2. Bi egunetan, eguardi partean, otarteko bat jatera geratuko gera bideko tabernaren batean ( EZ DAGO PREZIOAN SARTUTA). Norbaitek nahiko balu, bere jatekoa eraman dezake.
  3. Irteera gunean egongo den furgonetan Sindika hotelera eraman nahi dezuten motxila utzi beharko dezute. Hotelak igerileku txiki bat duenez, bainujantzi bat eramatea ez zen ideia txarra izango.

Ondoren etapa bakoitzaren inguruko nondik norakoak:
Ekainak 16, larunbata:
Goizeko 8:00 retan kalegoen plazatik abiatuko gera, Soraluzeraino errepidez joango gera, bertan
bidegorria hartuz. Mekolalde parean, aintzinako tren-bidean sartuko gera eta Deskargako errepideraino bide honen xarmaz gozatu ahal izango degu. Behin Deskargako errepidera iritsita, eguneko zatirik gogorrena hasten da. Bertatik Arranoaitz eraino igoko gera, ondoren Oñati aldera jeisteko. Araotz gaineko ubide zaharretatik barna iritsiko gera Arantzazura. Bertan, Sindika hotelean hartuko degu ostatu. Dutxa
berriztagarri baten ondoren, hoteleko igerilekuan, eguneko nekeaz errekuperatzeko aukera izango degu.
1. eguneko ibilbidea: ± 65km. 2300m desnibel positiboa

Ekainak 17, igandea:
Esnatu eta gosaldu ostean, bideari ekingo diogu. Egun honetan komeni ondo gosaltzea, ibilbidea igoera luze eta gogor batekin hasiko bait dugu. Arantzazutik Urbiara igoko gera, bertatik San Adriango tunelera joanez. Aizkorri mendilerroaren ipar partea zeharkatuz Legazpira ailatuko gera, bertatik Korosti gainera igoko gera pistaz. Gainez gain Deskargako mendatera joango gera eta ondoren Santa Barbarako Aterpetxe-Jatetxera gerturatuko gera, bertako otarteko indar-berritzaile batekin azken zatirako indarrak berreskuratzera.
Zakua bete ondoren, bideari berrekingo diogu, oraingoan ere maldan gora… Irimo mendiko magala harrapatu arte. Ondoren gainez gain Gorla-ra joateko. Gorlatik Pol-pol-eko iturriruntz joango gera pistaz eta bertan hasiko da asteburuko azken zati gogorra: Irukurutzetako igoera!
Behin Irukurutzetan, Karakate gainerarteko bide-zidor ederraz gozatuko degu. Mendi bizikleta asteburu eder bati amaiera ezin hobea emate aldera, Karakatetik Elgoibarrerainoko jeitsiera zirraragarriak azken ikutu magikoa emango dio ibilbide osoari, neke guztiak atzean utziaz.
2. eguneko ibilbidea: ± 72km. 2200m desnibel positiboa

Kategoria: Orokorra. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude