Ekainak 13 eta 27 Hitzaldiak Aitor Azkueren eskutik

Oraingo honetan 2 hitzaldi interesgarri eskeintzera gatorkizue. Aitor Azkue izango da hizlaria eta gaurkotasun handiko gaiak jorratuko ditu.

Lekua: Musika Eskolako aretoan
Noiz: Ekainak 13 eta 27, ostegunak. 19:00etan Musika Eskolako auditorioan.
Ordua ta iraupena: 19:00retan, 2 ordu inguru.

I. Hitzaldia: Elikadura ta Osasuna  “gosea kentzea baino gehiago”

Ekintza honen helburu nagusia elikaduraren inguruan sortu diren paradigma desberdinak ezagutu eta eredu desberdin baten aurkezpena izando da. Komunikabidetan “paleodieta” bezala aurkeztu da. Guk ikuspegi zientifiko baten inguruan kontextualizatuko dugu. Bertan gure osasuna eta ongizatea helburu duen biziereduaren inguruan solasaldi bat eginez.

II. Hitzaldia: Erresistentzia kirolerako elikadura estrategiak

Aurrekoa oinarri hartuta, bigarren hitzaldiaren  helburua erresistentzia kirolerako oinarrizkoak diren elikadura estrategiak ezagutzera ematea izando da. Kirol modalitate desberdinek eskatzen duten behar fisiologikoak modu egokienean hasetzeko  asmoz.

Bi hitzaldi hauetan jorratzen diren kontzeptuak oso erabilgarriak izan litezke edozein kirol ekintzatan, bereziki mendian burutzen direnetan. Aipatuko dugun guztia, jarduera fisikoak modu fisiologikoago eta gure osasunerako onuragarriagoak izatera bideratuta egongo dira.

Apuntatu zuen agendatan!!!

Kategoria: Emanaldiak, Orokorra. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude