Jarraitu Guri!
Laguntzaileak
Simple Calendar
urtarrila 2021
al. ar. az. og. ol. lr. ig. 12345678910111213141516171819202122232425262728293031Argazkiak
HILEKO AIPUA
"Gailurrak dauka garrantzia askorentzat,
ez bideak eta moduak.
Har ezazu edozein argazki,
ikusiko duzu gailurra
mendiaren zatitxo bat besterik ez dela.
Mendia bidea da, modua."Alberto Iñurrategi
Federazioak
Gure Atalak
Debabarrena Raid
Kategoriaren artxiboa: Irteerak
Urtarrilak 26 – Xoxote (912m) Aittolatik
Urtarrilak 26rako, Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolarekin elkarlanean, hurrengo proposamena luzatzen dizuegu. Xoxotera goiz pasa mendi irteera haur eta gazteentzat. Autoz Aittolako parkinera joango gara eta handik oinez Xoxoteko aterpetxera . Igande goiz eder bat pasatzeko plan paregabea.
Kategoriak Irteerak, Orokorra
Utzi iruzkina
Martxoak 1, larunbata. AUZOLAN EGUNA SARGOATEN
Eguraldi txarragatik Urtarrilean egin genuen deialdia bertan behera laga behar izan genuen. Oraingoan Sargoateko iturriko berreskurapen lanak bukatzeko beste konbokatoria batekin gatoz. Larunbata, Martxoak 1ean izango da. Lanerako eta ondo pasatzeko prest dagoen edonorentzat!! Plana honakoa da: – Ordua: Goizeko … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Irteerak, Orokorra
Utzi iruzkina
2014 URTEKO EKINTZA EGUTEGIA
Urte berriarekin batera, MORKAIKO ME-a ekintza berriz bete du aurretik dugun 2014 urte osoa. Era guztietako ekintzak eta denontzako, txiki eta nagusientzat, oinezko eta BTT zaleentzat, mendi eski eta elurzaleentzako… Espero dugu denon gustokoak izatea ¡!! DATA EKINTZA URTARRILA Igandea, … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Irteerak, Orokorra
Utzi iruzkina
Mendarotik Lizarpera, Ikastola eta Herri Eskolakin – Argazkiak
Gaurkoan eguraldia lagun izan ez arren, gaztetxoenak aurpegi onenarekin mendirako prest agertu dira 8:20an tren geltokian. Mendarotik abiatuta Gaintxipixako bidea hartu dugun arren, Lizarpe-ko soziedade azpian dagoen aterpean indarrak berreskuratu ditugu berriz ere Mendarora itzultzeko, tontorra hurrengo egun baterako utziz. … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Argazkiak, Irteerak, Orokorra
Utzi iruzkina
Azaroak 17 – Gaintxipixa (621m) Mendarotik
Kaixo lagun mendizale!! Azaraoak 17rako, Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolarekin elkarlanean, hurrengo proposamena luzatzen dizuegu. Trenez Mendarora abiatuko gera. Bertatik Gaitxipixa (621 m) tontorrera igotzeko. Luzera:+/- 6 km Desnibel positiboa: +/- 600 m Irteera: 8:20ean trena Elgoibarko geltokian Buelta: 13:50ean … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Irteerak, Orokorra
Utzi iruzkina
Kalamua – Akondia fronteko trintxerak
Urriaren 19an, bestalde, Kalamua eta Akondia inguruetara egingo dute irteera. 36ko Gerran aditua den Jon Etxezarraga izango dute bidelagun, eta hango lubakiak eta aztarnak ezagutuko dituzte. Gerra zibilean, 1936-1937 bitartean, Kalamua-Akondia inguruan egon zen frontea. Gipuzkoa frankisten esku; Bizkaia Errepublikazaleen … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Irteerak, Orokorra
Utzi iruzkina
Urriak 25-26-27 Sallent de Gallegotik Torlara
HIRU EGUNEKO MENDI-IBILALDIA, GR-11 ARRASTOA LAGUN DUGULA Urriko azken asteburuan mendian eta lagunartean gozatu nahi baduzu, irakurri segidan datorrena. Irteera-ordua eta tokia: urriak 25, ostirala, 05:00etan, Kalegoen plazan. Prezioak: Bazkideek: 75 euro Bazkide ez direnek: 85 euro Prezioan autobuseko joan-etorria, … Jarraitu irakurtzen
Piriniotako irteera iruditan
Kategoriak Argazkiak, Orokorra
Utzi iruzkina
Narrastien irteera bikaina
Ekainaren 19an irteera bikaina egin genuen narrastiak ikustera. 20 laguneko talde bildu ginen, adin guztietakoak eta eguraldi bikainak lagunduta narrasti ikusgarriak ikusteko aukera. Ander Izagirrek bikain gidatu gintuen eta asko ikasi genuen berarekin. Zorionak!! Eskerrik asko etorri zinenten guztiori eta … Jarraitu irakurtzen
San Ferminetan Pirineotara !
Parranda nahikoa eginda bazaude, edo mendian gozatu nahi baduzu uztaileko eguzkiaz, San Ferminak Pirinioetan pasatzeko gonbidapenarekin gatoz. Nora goaz? Lizara ingurura, mendi-ibilaldi zirkularra egitera. Noiz? Uztailak 6 eta 7 (zapatua eta domeka). Irteera-ordua eta -lekua: uztailaren 6an, zapatua, 05:30ean, Kalegoen … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Irteerak, Orokorra
Utzi iruzkina