Jarraitu Guri!
Laguntzaileak
Simple Calendar
apirila 2021
al. ar. az. og. ol. lr. ig. 123456789101112131415161718192021222324252627282930Argazkiak
HILEKO AIPUA
"Gailurrak dauka garrantzia askorentzat,
ez bideak eta moduak.
Har ezazu edozein argazki,
ikusiko duzu gailurra
mendiaren zatitxo bat besterik ez dela.
Mendia bidea da, modua."Alberto Iñurrategi
Federazioak
Gure Atalak
Debabarrena Raid
Kategoriaren artxiboa: Irteerak
Pagoeta – ARGAZKIAK
Gaur Pagoetako gurutzera erromerian joan gera Morkaiko, Herri Eskola eta Ikastolako haur eta guraso. Erromeria diogu, 50 haur eta beste hainbeste nagusi elkartu geralako bidea osatzeko. Eguzkia tarteka lotsati ertetzen zen arren, giro ederrean osatu ditugu 8 km-ak eta 400 … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Argazkiak, Irteerak, Orokorra
Utzi iruzkina
Apirilak 12, larunbata – Aitzkorri mendilerroa ezagutzen
Oraingoan Apirilak 12rako, larunbata, proposamenakin gatozkizue. Aizkorri-Aratz mendilerroko tontor ezezagunenak ezagutzeko aukera ezin hobea. Aizkorri-Aratz mendilerroak Atlantikoko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroko mendirik garaienak ditu (Aitxuri, 1.551 m), baita ez hain garaiak eta ez horren ezagunak diren beste tontor askok osatzen … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Irteerak, Orokorra
Utzi iruzkina
Apirilak 13, Igandea – Pagoetara haur eta nagusiekin
Apirilak 13rako, igandea, Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolarekin elkarlanean, hurrengo proposamena luzatzen dizuegu: Ibilbide zirkularra Pagoetako tontor inguruan. Autotan antolatuta Aiara joango gara. Bertatik ibilbideari hasiera emango diogu eta bertako baso eta bideetatik igaroko dugu berriz ere Aiara bueltatzeko. Bidean … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Irteerak, Orokorra
Utzi iruzkina
Zuhaitzaren eguna Sargoaten – ARGAZKIAK
Pasa den larunbatean 35 haur inguru eta beren gurasoak elkartu ziren Sargoaten zuhaitzak landatzeko lana egiteko. Eguraldia lagun izanda, goiz pasa ederra pasa genuen giro ezin hobean. Bukatzeko, eta indarrak berreskuratu nahian, txorizo egosi pintxoa banatu zen parte hartzaile denen … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Argazkiak, Irteerak, Orokorra
Utzi iruzkina
Aste Santuan Pirineotako Tena bailarara Morkaikorekin – apirilaren 17tik 21era
Hona hemen Aste Santurako gure proposamena: Pirinioetako Tena bailaran, apirilaren 17tik 21era mendi-eskia eta erraketak Iazko toki berera goaz. Aurten egingo ditugu iaz eguraldi txarrarengatik bertan behera laga genituen mendi-planak. Lo-tokia: Pueyo de Jaca (Panticosa). Prezioak (pentsio erdia eta garraioa): … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Irteerak, Orokorra
Utzi iruzkina
Martxoak 15, zuhaitzaren eguna.
Sargoateko iturri berreskuratu ondoren, azken lana ingurua zuhaitzez hornitzea litzake. Marxoan, mundu mailan, zuhaitzaren eguna ospatzen dela aprobetxatuz, Martxoan 15ean Morkaiko ME-ak zuhaitzaren egunaren ospakizuna antolatzea pentsatu du. Hortarako umeak protagonista izatea proposatzen degu. 9:30etan tenisean elkartuko gera, autoak antolatu … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Irteerak, Orokorra
Utzi iruzkina
Martxoak 8 eta 9, Eski Zeharkaldi irteera.
Martxoak 8-9ko astebukaeran Mendi Eski irteera antolatuko dugu Pirineotara. Irteera honen barruan datorren jendearen arabera neurri ezberdinetako planak egin daitezke. Alde batetik mendi eskian ibiliak direnentzako ibilbidea eta bestetik mendi eskian hasi berriak direnentzako edo hastea nahi dutenentzako irteera egokia … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Irteerak, Orokorra
Utzi iruzkina
BTT irteera – OIONETIK BERMEORA (156 Km)
Maiatzeko zubian, garai bateko merkatariek ardoa arrainaren ordez trukatzeko erabiltzen zuten ibilbidea gidari dugula, mendi bizikletaz eta lagun giroaz gozatzeko asmoz, ondorengoa gure proposamena. LAU EGUNETAN ZEHAR, OIONETIK BERMEORAKO BIDEA EGINGO DUGU MENDI BIZIKLETAZ. Gure abenturari, Maiatzaren 1ean ekingo diogu, … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak BTT, Irteerak
Utzi iruzkina
Xoxote (912 m) , Ikastola eta Herri Eskolakoekin. – Argazkiak
Igandean gogotxu etorri ziren txiki eta nagusi Xoxote mendira igotzeko. Eguraldiak ere bere partea egin zuen eta euririk egin gabe, eta batzutan eguzkia agerian zela, ibilbide osoa egiteko aukera eman zuen. Hemen ARGAZKIAK.
Kategoriak Argazkiak, Irteerak, Orokorra
Utzi iruzkina
URDABURU (601 m) + SAGARDOTEGIA
Kategoriak Irteerak, Orokorra
Utzi iruzkina