BTT irteera – OIONETIK BERMEORA (156 Km)

Maiatzeko zubian, garai bateko merkatariek ardoa arrainaren ordez trukatzeko erabiltzen zuten ibilbidea gidari dugula, mendi bizikletaz eta lagun giroaz gozatzeko asmoz, ondorengoa gure proposamena.

LAU EGUNETAN ZEHAR, OIONETIK BERMEORAKO BIDEA EGINGO DUGU MENDI BIZIKLETAZ.

Gure abenturari, Maiatzaren 1ean ekingo diogu, goizeko 9:00etan Kalengoen plazan.

Prezioak:

*Bazkideek: 100€

*Bazkideak ez direnek: 110€

Prezioan autobuseko joan-etorria, motxilak eramateko erabiliko den furgoneta, 3 gauetako loa, afariak eta gosariak sartzen dira.

Izena emateko azken eguna: Apirilak 14, astelehena (25 lagunentzako lekua hartu dugu). Izen ematea ere emailes eta ordainketa transferenzia bitartez egin daiteke (kontu korronte zenbakiak)

Oharra: Lehen eguneko jan-edana hartu, baina beste hiruetarako, nahi izanez ero, bidean erosteko aukera izango dugu. Bakoitzak bere zakua eraman beharko du.

Ondoren etapa bakoitzaren inguruko nondik norakoak:

Maiatza 1, osteguna:

Goizeko 9etan autobusa hartu eta Arabar errioxako Oion herriraino joango gera, bertan GR38a jarraiki, Biazteriraino iritsiko gara mahatsondoak lagun ditugula, Assako meandroa eta El Pradoko aintzirak atzean utzirik. Bertan indar berritu ostean, Plano del Toro mendatea igoko dugu, bertatik Lagranerko herrira jeitsiz. Gaua Lagraneko udal aterpetxean pasako dugu.

1. eguneko ibilbidea: 28,8km. 1008m desnibel positiboa eta 694m negatiboa.

Maiatza 2, ostirala:

Esnatu eta gosaldu ostean, bideari ekingo diogu beti ere GR38a jarraituz. Albainako pagadia zeharkatu eta gero, Trebiñon barneratuko gara, behin Saseta herrira helduta bertako ibai zintzurra jarraituko dugu Okinara heldu arte. Arabako lautadatik zehar Landakoraino iritsiko gara eta gaua Zuhatzako uhartean pasako dugu.

2. eguneko ibilbidea: 50,7km. 1107m desnibel positiboa eta 1226m negatiboa.

Maiatza 3, larunbata:

Goizean jaiki eta gosaldu ondoren, GR38arekin jarraituko dugu. Etapa honek Durangoraino eramango gaitu. Zuhatzako uhartea atzean utzi eta Bizkaian barneratuko gara. Pagadiak eta haltzadiak Urkiolako kareharri puska handien oinetan ageri dira, eta begiak baso haietarantz joango zaizkigu. Gu, ordea, mandazainez eta gurdiz mintzo zaizkigun iragan gogoangarrirantz abiatuko gara. Gaua Durangoko aterpetxe batean pasako dugu.

3. eguneko ibilbidea: 34,9km. 710m desnibel positiboa eta 1228m negatiboa.

Maiatza 4, igandea:

Azken egunean ere, GR38arekin jarraituko dugu. Ibilbide honen bidez Bizkaiko giro baserritar petoan murgildu eta Urdaibai Biosfera Erreserbako ateetaraino iritsiko gara, paduretako giroaz erabat zipriztinduta. Gure ibilian, hainbat herri eta baserri auzo zeharkatu eta arkitektura tradizionalaren adibide ederrak ikusiko ditugu. Amaitzeko Bermeora iritsiko gara, eta han autobusa zain izango dugu zain Elgoibarrera bueltatzeko.

4. eguneko ibilbidea: 41km. 1654m desnibel positiboa eta 1762m negatiboa.

Animatu eta eman izena!

Kategoria: BTT, Irteerak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude