BTT irteera: Ekainak 5-7, IZKI

Ekainaren 5-etik 7-ra, IZKIn, medi bizikleta asteburu eder baten proposamenarekin gatozkizue. Izki natur parkeko toki esanguratsuetan barna pedalei eraginez. Mendi bizikletaz eta lagun giroaz gozatzeko asmoz, ondorengoa gure proposamena:

Ekainaren 5 ean, ostirala, 19:00 retan,IMH-ko parking sarreran elkartuko gera. Bizikletak eta maletak eramateko, furgoneta haundi bat izango degu. Partaideak eramateko, partaideen artean bi ibilgailu jartzea eskatzen dizuegu ( gasolina eta peaje gastuak Morkaikok ordainduko ditu). Santikurutze Kanpezura afal ordurako iritsiaz. Ekainaren 6 eta 7 an bizikleta ibilbideak egingo ditugu. Ekainaren 7 an, ibilbidea amaitu eta dutxa hartu ostean, 19:00 retarako Elgoibarra itzuliko gera.

Irteera, Ekainaren 5 ean , 19:00 retan IMH-ko parking sarreran.

Prezioak:

*Bazkideek: 100€

*Bazkideak ez direnek: 115€

Prezioan, garraioa ( ibilgailua jartzen dutenei gastuetarako ordainsaria emango zaie) Ibernalo landetxean (pentsio erdian: bi gau, bi afari eta bi gosari)  ostatua sartzen dira.

Izena ematea:

 Ekintzan parte hartzeko, 13 lagunentzako daukagu lekua erreserbatuta.

– Izen ematea egiteko, ondorengo estekan daukazuen galdetegia bete:

IZEN-EMATEA

– Izen emate galdetegia bete ondoren, ordainketa egiteko, ondorengo kontuetako batera egin diru sarrera (Zuen izen abizena eta , kontzeptu moduan, BTT irteera jarriaz):

KUTXABANK: 2095 5036 54 1060129326

LABORAL KUTXA: 3035 0007 27 0071104751

– Ordainagiria iraolamo@gmail emailera bidali

– 13 LEKUAK IZEN EMATEAREN ORDAINKETA ORDENAREN ARABERA IZANGO DIRA.

Zenbait ohar garrantzitsu:

1- Ibilbidea, osotasunean, zailtasun maila fisiko altukoa da ( eta zenbait tarteetan zailtasun maila teknikoa ere altua da).

2- Norberak ibilbideaz gozatzeko eta beste partaideenganako errespetuz, BIZIKLETAK EGOERA ONEAN ekartzea eskatzen dizuegu.

3- Egun bakoitzeko ibilbidea egiteak, 6-7 ordu eramango dizkigu (lasai joango gera, inguruaz gozatuz). Ostatu hartzen degun lekuan otartekoak erosteko aukera daukagu edo bakoitzak eraman dezala etxetik jatekoa.  ( EZ DAGO PREZIOAN SARTUTA).

4- Ibernalo landetxean izarak eta toailak izango dira. EZ dago lotarako zakuaren beharrik.

Ondoren egun bakoitzaren inguruko nondik norakoak:

Ekainak 6, larunbata:

Lehen egun honetan, Izki natur parkeko bihotza ikuskatuko degu. Natur parkearen eremuetan dagoen herri bakarra ere bisitatuko degularik ( Korres). Leku aipagarri bezela: Korres eko haitzartea, Apellanizgo eskalada gunea, Korres herria eta Antoñanako Vasco-Navarro greenway interpretazio zentrua.

  1. eguneko ibilbidea: 58km. 1700m desnibel positiboa

Ekainak 7, igandea:

Igandean, natur parkearen ekialdera dauden basoetan ibiliko gera. Egunaren lehen zatian aitzinako Vasco-Navarro trenbidean ere egingo ditugu kilometrotxo batzuk. Leku aipagarri bezela: Maeztu, Igoroin-go amildegia eta Santa Teodosia baseliza.

  1. eguneko ibilbidea: 52km. 1550m desnibel positiboa

Animatu ¡!!

Kategoria: Orokorra. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude