Azaroak 18, igandea Intxotar – 743m (haur iteera)

Gure mendi ibilbidea Elgetatik hurbil dagoen San Asensio gaineko parkinetik abiatuko da.

Handik, lasai lasai, Intxorta aldera joko dugu.

Intxortan, guda zibilian borroka gogorrak egon ziren. Bidean zehar lubaki, trintxera eta gerra babes ugari  ikusiko ditugu.

Pinadi eta pagadi artean doan bideak Intxorta gainean utziko gaitu. Intxortak Bizkaia eta Gipuzkoako  bista ederrak ditu.

Benetan, eguraldiak lagun, bista zoragarriaz gozatzeko aukera izango dugu.

Indar berritu ondoren, atzera San Asensiora bueltako gara bazkaltzera etxera bueltatzeko.

Kategoria: Orokorra. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude