AUZOLANEAN ELGOIBARKO PR MARKAKETA EGIN DA UZTAILEAN

Uztailak 5etik 8ra bitartean Espainiako Estatutik etorritako  18 eta 26 urte arteko 16 gazte Sallobenteko Sekretuak ( PR-GI 156) txukuntzen ibili ziren.  Ibilbidearen balizatua hobetu eta bidea txukuntzea zen beraien helburua.

Gazte hauek Elgoibarko Udala eta Eusko Jaurlaritzaren artean antolatutako auzolandegi baten bidez etorri dira.

16 gazte hauek Ermuaran auzo aldean ibili ziren  aurreko  aste guztian berain lanak burutzen. Horretarako Morkaiko ME-ko lau kideren laguntza izan zuten.  Iñaki Laskurain, Jose Ignacio Laskurain, Iñaxio Garmendia eta Jose Ignacio Jauregi.  Lanen alde teknikoaz eta gidari lanetaz  arduratu dira

Benetan esperientzia polita izan da bai gazte eta bai Morkaikoko kideentzat. Gerora begira lan ildo hau zabaltzeko aukera posible dela ikusi dugu.

Datorren hilabeteetan Elgoibarko Itzulia PR-aren markaketa burutzeko asmoa dugu.  Norbait animatzen bada , eskertuko genuke gurekin harremanetan jartzea.

Argazki gehiago hemen ikusgai.

Kategoria: Orokorra. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude