3. EMANALDIA ¡!! Lehoinabarraren aztarna

Gogoratu datorren astean izango dugu Udazkeneko Emanaldi Zikloko 3. saioa.  Hilak 20an, asteazkena  Andoni Ormazabalek, Lehoinabarraren Aztarna diaporama ekarriko digu.

Izen basati honen atzean, maitasun eta minez egindako omenaldi xumea dago; Xabier Ormazabal Aristegi (1981-2004) mendizale urretxuarrari eskainitako omenaldia.  Xabi bere mendi ibilbidetik haratago ezagutzeko aukera ematen digu. Xabiren izaera, abenturak eta istorioak bere ahotik eta bere bide-lagunen ahotatik entzutea, bizitzea merezi duen bizitza honen laburpen txiki bat da.

Animatu eta etorri ¡!!! Zuen zain gaude ¡!!
Gaueko 21.30ean, Elgoibarko Musika Eskolako Auditorioan.

Informazio gehio: UDAZKENEKO MENDI EMANALDI ZIKLOA

Kategoria: Emanaldiak, Orokorra. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude