2014an FEDERATZEKO EPEA ZABALIK

Mendian ibiltzeko federatzea komeni da. Mendi Federatu txartelak tramitatzeko epea zabalik dago. Federatu txartel honen jabe izateak, oinarrian, mendi istripu aseguru bat edukitzea suposatzen du. Hortaz, mendian dabiltzanei federatu daitezela gomendatzen diegu.

Federatzeko atxikitzen dugun formularioa ondo beteta eta ordainagiria Morkaiko M.E.-ra heldu arazi beharko dituzue. Lokalera (Errosario kalean) ekarri ditzakezue edo emailez morkaiko@morkaiko.eus ere bidali ditzakezue.

– Formularioa:

  • – Federatuaren datu guztiak ondo beteta aurkeztu behar da.
  • – Aurten estrainekoz formularioan aukerak X batekin markatuta prezio totala kalkulatuta azalduko da zuzenean, lana errazte aldera.

– Ordainagiria:

  • – Pertsona bakoitzeko ordainagiri bat
  • – Federatuaren izen abizenak agertu behar dira ordainagiriaren kontzeptuan

DESKARGATU HEMEN: 2014-an federatzeko formularioa eta tarifa (xls)

Federatzeko tramitea abenduaren lehenengo hamabostaldian egitea komeni da. Honela urte hasierarako segurua bera eta karneta prest izango dituzu.

Federatu txartela jasotzera lehen bai-lehen etorri zaiteztela eskatzen dizuegu. Txartel hau jasotzeak bakarrik ziurtatuko du segurua tramitatuta dagoela. Remesa bidali eta 15-20 egunetara etorri ohi dira txartelak.

Federatzearen ingururko informazio baliagarri gehiago Euskal Medizale Federazioaren orrialdean.

Kategoria: Orokorra. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude