Estatutuak

2011ko abenduaren 23ko Ez Ohiko Batzarrean onartutako estatutuak hauek dira:

I. KAPITULUA
ARAU OROKORRAK

1. ARTIKULUA.- MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA kluba irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, iraupen mugagabea duena, berezko nortasun juridikoaz eta bere helburuak betetzeko jarduteko gaitasunaz hornitua, eta kirol modalitate hau sustatzea eta egitea helburu duena:
• kirol modalitate bakarra: Mendia

Horrez gain mendizaletasuna sustatu ahal izateko ingurugiroa babestu eta hobetzea ere du helburu.

Klubak ahalmen-urritasuna duten pertsonen kirola sustatuko du, unean-unean dagoen eskakizunaren arabera eta eskura dituen giza baliabideak eta baliabide materialak kontuan hartuta. Era berean sustatuko du emakumezkoen kirola, kirol jarduna emakumeengana zabaltzeko lana bultzatuz.

Horrek ez du esan nahi, ordea, klubak bere kabuz edo beste entitate batzuen bitartez ezingo duenik jarduera ekonomikorik gauzatu, baldin eta klubaren helburuekin loturaren bat badute edo helburu horien zerbitzura badaude.

2. ARTIKULUA.- Kirol klubaren eraketa, inskripzioa, aldaketa, desegitea, antolaketa eta funtzionamendua lege xedapen hauen mende egongo dira: Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legea, Kirol klub eta kirol elkarteei buruzko ekainaren 22ko 163/2010 Dekretua, klubaren estatutuak eta aplikagarriak diren gainerako araudiak, eta bere batzar orokorrak eta gainerako gobernu organoek hartutako erabaki baliodunak. Lege xedapen horiek jasotzen ez duten alderdiei dagokienez, elkarteen alorrean indarrean dagoen araudi orokorra aplikatuko da.

3. ARTIKULUA.- Kasuan kasuko kirol kluba atxikitzen den kirol federazioaren lege xedapenak aplikatuko zaizkie kirol klubei, afiliazio horren ondorioz bidezkoa den neurrian.

4. ARTIKULUA.- Kirol klubak nagusiki Euskadiko Autonomia Erkidegoan jardungo du, goragoko jardueretan edo lehiaketetan parte hartzea baztertu gabe. Klubaren helbide soziala honako hau izango da: Herria: ELGOIBAR P.K. :20870; kalea: ERROSARIO; zk.: 17 solairua: BEHEA Helbidea aldatuz gero baina udalerria ez, administrazio-organoak berak erabaki dezake aldaketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroari jakinarazita.

II. KAPITULUA
BAZKIDEAK

5. ARTIKULUA.- Kirol klubeko bazkide guztiak berdinak dira beren eskubide eta betebeharrei dagokienez. Ez da egongo, beraz, haien jatorria, sexua, arraza, erlijioa, hizkuntza, sexu joera edota beste edozein egoera edo zirkunstantzia pertsonal edo sozial dela-eta diskriminaziorako biderik emango duen inolako xedapenik.

6. ARTIKULUA.- Kirol klubeko kidea izateko, baldintza hauek bete behar dira:
a. Adinez nagusia izan, edo adin txikikoen kasuan gurasoen edo legezko tutorearen baimena eduki, pertsona juridikoen kasuan izan ezik.
b. Epairen baten bidez gaitasunegabetuta ez egon.
c. Dagokion sarrera kuota ordaindu.
d) Interesa eduki kirol klubaren helburuetan.

7. ARTIKULUA.- Kirol klubean sartzeko eskaera idatziz bidali behar zaio presidenteari. Presidenteak jakitun jarriko du Zuzendaritza Batzordea eta aurreko artikuluan adierazitako baldintzak betetzen diren ala ez aztertu ondoren eskaera onestea edo baztertzea erabakiko du. Erabaki horren aurka arbitraje prozedurara jo ahal izango da, 45. artikuluan ezarritakoaren arabera.

8. ARTIKULUA.- Kirol klubeko bazkideek eskubide hauek izango dituzte:
a. Kirol klubaren helburu espezifikoak lortzeko bidean parte hartu, indarrean dagoen legerian eta estatutuetan xedatutakoari jarraituz, eta helburu horiek bete daitezela exijitu.
b. Kirol kluba libreki utzi.
c. Kirol klubaren jarduerak ezagutu eta beraren dokumentazioa aztertu.
d. Kirol klubaren baitan bere iritziak askatasunez adierazi.
e. Klubaren ordezkaritza- eta gobernu-organoetarako hautesle eta hautagaiak izan, betiere adinez nagusiak badira eta jarduteko gaitasun osoa badute.
f. Haien aurka diziplina neurriak ezarri baino lehen entzunak izan, bai eta neurri horiek funtsatu duten gertaeren gaineko informazioa jaso ere; gainera, isunik badagokio, horri buruzko erabakia arrazoitua izango da.
g. Legearen edo estatutuen aurkakotzat jotzen dituzten kirol klubeko organoen erabakiak aurkaratu.

9. ARTIKULUA.- Kirol klubeko bazkideek betebehar hauek izango dituzte:
a. Kirol klubaren helburuak partekatu eta horiek lortzen lagundu.
b. Estatutuen arabera bazkide bakoitzak ordaindu behar dituen kuotak, derramak eta bestelako ekarpenak ordainu.
c. Kirol klubeko organoek hartzen dituen baliozko erabakiak ontzat hartu eta bete.
d. Estatutuetatik eta araudietatik ondorioztatzen diren gainerako betebeharrak.

10. ARTIKULUA.- Bazkide izateari utziko zaio kasu hauetan:

a) Norberaren borondatez.
b) Heriotzagatik edo, pertsona juridikoen kasuan, desegiteagatik.
c) Bazkide kuotak arauz ezarritako epean ez ordaintzeagatik, betiere berandutze horren arrazoiak ez badira behar bezala justifikatzen Zuzendaritza Batzordearen iritziz.
d) Zigor hori ezartzen bazaio, ezarritako diziplina prozedura jarraituta.

III. KAPITULUA
DOKUMENTUEN ARAUBIDEA

11. ARTIKULUA.- Kirol klubak liburu hauek, gutxienez, edukiko ditu antolatuta eta eguneratuta:

a) Bazkideen Erregistro Liburua.
b) Kide anitzeko organoen akta liburuak.
c) Kontabilitate liburuak.
d) Hala badagokio, zor tituluen edo ondarezko zati alikuotaren erregistro liburuak.

Aipaturiko liburu horien kudeaketa- anak ez du kentzen beste xedapen orokor batzuen ondorioz egin beharreko dokumentuen gaineko betebeharrak egin behar ez direnik.

Liburu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan legeztatuko dira, bertako araudi erregulatzailearen arabera.

12. ARTIKULUA.- Bazkideen Erregistro Liburuan haien izen-abizenak eta helbidea jaso beharko dira. Gainera, alta eta baja egunak ere idatzi beharko dira.

13. ARTIKULUA.- Akta liburuetan Batzar Nagusiak eta Zuzendaritza Batzordeak eginiko bilerak jasoko dira: eguna, parte hartzaileak, aztergaiak eta hartutako erabakiak. Kirol klubaren presidenteak eta idazkariak sinatu beharko dituzte aktok.

14. ARTIKULUA.- Kontabilitate liburuetan kontabilitatearen alorrean indarrean dauden xedapenek eskatzen dituzten datu eta mugimenduak jaso beharko dira; hartara, klubaren ondarearen, haren finantza egoeraren eta emaitzaren berri zehatza emango dute, bai eta ondasunen inbentarioarena ere.

IV. KAPITULUA
ORDEZKARITZA, GOBERNU ETA ADMINISTRAZIO ORGANOAK

15. ARTIKULUA.- Hauek dira kirol klubaren organoak:

a) Batzar Nagusia
b) Zuzendaritza Batzordea
c) Lehendakaritza

I. ATALA
BATZAR NAGUSIA

16. ARTIKULUA.- Batzar Nagusia gobernu organo gorena da, eta boto-eskubidea duten bazkide guztiek osatzen dute.

17. ARTIKULUA.- Batzar Nagusiak gutxienez eginkizun hauek izango ditu:
a. Presidentea aukeratu, bakarka, askatasunez, zuzenean eta isilpean egindako bozketaren bidez.
b. Kontuak onartu.
c. Araudiak onartu.
d. Estatutuak aldatu.
e. Kirol klubaren bat-egitea, zatiketa, eraldaketa edo desegitea onartu.
f. Dirua maileguan hartu.
g. Higiezinak besterendu eta zergapetu.
h. Eskualda daitezkeen zor titulu adierazgarriak edo ondarezko zati alikuotarena eman.
i. Presidentearen aurkako edo, hala badagokio, Zuzendaritza Batzordearen aurkako zentsura mozioa onartu.
j. Administrazio organoko kideen ordainsariaren baldintzak onartu.

18. ARTIKULUA.- Batzar Nagusiak ohiko bilkurak egingo ditu kontuak onartzeko eta; bilkura bereziak ere egingo ditu, sortzen diren bere eskumeneko gainerako gaiak aztertzeko.

19. ARTIKULUA.- Kirol klubeko presidenteari dagokio Batzar Nagusiaren ohiko bilkurarako deia egitea. Hori ezinezkoa bada edo presidenteak deialdia epearen barruan egiteko obligazioa betetzen ez badu, Zuzendaritza Batzordeak edo edozein bazkide taldek egin dezake deialdia, baldin boto eskubidea duten bazkideen %10era iristen bada.

Kirol-klubaren presidenteari edo boto eskubidea duten bazkideen %10era iristen den edozein bazkide talderi dagokio Batzar Nagusi Berezirako deialdia egitea.

20. ARTIKULUA.- Batzar Nagusirako deia –dela ohikoa dela berezia–, aztergaien zerrendarekin batera, kirol klubaren webgune ofizialean –halakorik badago– jarritako iragarki baten bidez jakinaraziko zaie bazkideei. Iragarkia 15 eguneko aurretik jarriko da, gutxienez, salbu eta premiazko epeen kasuetan edo ezustean gertaturiko larrialdien kasuetan; behar bezala justifikatu beharko dira deialdian bertan. Webgunerik ez badago, jakinarazpena posta arruntaren bidez edo posta elektronikoaren bidez bidaliko da.

21. ARTIKULUA.- Batzar Nagusia –dela ohikoa dela berezia– baliozkotzat joko da baldin eta lehenengo deialdian kideen %50 gutxienez bertaratzen badira. Bigarren deialdian, baliozkotzat joko da edozein dela ere bertaratzen diren kideen kopurua. Bigarren deialdian, bilera ezingo da egin harik eta aurreneko deialditik hogeita hamar minutu pasa arte.

II. ATALA
ZUZENDARITZA BATZORDEA

22. ARTIKULUA.- Zuzendaritza Batzordea kirol klubaren administrazio organoa da. Zuzendaritza Batzordean presidentea, presidenteordea eta idazkaria egongo dira nahitaez, eta gutxienez 5 kide, eta gehienez 11 kide. Kideen kopurua bakoitia izango da.

Presidenteak hautatuko ditu Zuzendaritza Batzordeko kideak. Zuzendaritza Batzordean oreka egon beharko da emakumezkoen eta gizonezkoen kopuruen artean, non eta ezinezkoa ez den.

23. ARTIKULUA.- Zuzendaritza Batzordeari kudeaketa administratiboari eta ekonomikoari buruzko eginkizunak esleituko zaizkio, eta horiek betetzeko Batzar Nagusiak emandako jarraibideak errespetatuko ditu. Eginkizun horietako bat edo guztiak klubean sorturiko batzorde exekutibo bati edo kideren bati eskuordetu ahalko dizkio.

24. ARTIKULUA.- Zuzendaritza Batzordearen bilkuretarako deialdia egitea kirol klubaren presidentearen edo, haren ordez, presidenteordearen eginkizuna izango da. Deialdia, aztergaien zerrendarekin eta horiei buruzko dokumentazioarekin batera, posta arruntaren bidez edo posta elektronikoaren bidez bidaliko zaie Zuzendaritza Batzordeko kideei, gutxienez hamar egun lehenago, salbu eta premiazko epeen kasuetan edo ezustean gertaturiko larrialdien kasuetan.

25. ARTIKULUA.- Batzar Nagusia baliozkotzat joko da baldin eta lehenengo deialdian kideen %50 gutxienez bertaratzen badira, eta bigarren deialdian kide bi gutxienez bertaratzen badira, betiere horietako bat presidentea edo presidenteordea bada.

Halaber joko da baliozkotzat baldin eta, aurretik deialdirik egin gabe ere, Zuzendaritza Batzordeko kide guztiak bertaratzen badira eta aho batez hala erabakitzen badute.

26. ARTIKULUA.- Kirol klubaren presidentea edo, haren ordez, presidenteordea izango da Zuzendaritza Batzordeko burua eta Batzordearen jarduna koordinatuko duena.

27. ARTIKULUA.- Idazkariak sarrera eskaerak jaso eta bideratuko ditu, kirol klubaren bileren aktak egingo ditu, bazkideen fitxategiaz eta erregistro liburuaz arduratuko da, bai eta klubaren webguneaz eta lan administratiboak zuzentzeaz ere. Langintza horietarako, langile edo kolaboratzaileen laguntza jaso ahal izango du.

28. ARTIKULUA.- Zuzendaritza Batzordeko kideek kasu hauetan utziko dute kargua:
a. Dimisioa ematen duelako.
b. Heriotzagatik edo, pertsona juridikoen kasuan, desegiteagatik.
c. Zentsura mozioa onartu delako.

Kideen banakako kargu-uzteen ondorioz Zuzendaritza Batzorde osoarena gertatzeko, kideen erdiek gutxienez utzi behar dure beren kargua.

Zuzendaritza Batzordearen kargu-uztea gertatzen bada, Batzorde Kudeatzaile bat eratuko da eta Batzar Nagusi Berezirako deia egingo da, Zuzendaritza Batzorde berria hautatzeko. Hori ezinezkoa bada, edozein bazkide-taldek egin dezake Batzar Nagusirako deialdia, baldin boto eskubidea duten bazkideen %10era iristen bada.

Zuzendaritza Batzordeko kide batek edo gehiagok banaka uzten badute kargua , baina hala ere kideen %50ek beren karguari eusten badiote, presidenteak izenda ditzake postu horiek betetzeko pertsonak.

III. ATALA
LEHENDAKARITZA

29. ARTIKULUA.- Presidentea kirol klubaren organo exekutiboa da; klubaren legezko ordezkaritza dauka eta administrazio organoen burua da, eta organo horiek hartutako baliozko erabakiak exekutatzeko betebeharra dauka.

30. ARTIKULUA.- Batzar Nagusiak hautatuko du presidentea, hartarako deitutako ezohiko batzarrean, eta hautatzeko aurreikuditako prozesuaren arabera.

31. ARTIKULUA.- Presidenteak kargua utzi ahal izango duEstatutu hauen 28. artikuluan adierazitako arrzoietako batengatik. Kirol klubeko presidentearen postua hutsik gelditzen bada, aipaturiko arau horretan aurreikusitako muduan jokatuko da.

IV. ATALA
XEDAPEN OROKORRAK

32. ARTIKULUA.- Zuzendaritza Batzordearen eta presidentearen agintaldia lau urtekoa izango da.

Kirol klubeko organoetako kideek jardunean jarraituko dute kide berriak karguaz jabetzen diren arte, non eta ez den gertatzen horretarako ezintasun ageriko bat.

Zuzendaritza Batzordeko kideek ordainsariak jaso ahalko dituzte beren kargua betetzeagatik, betiere Batzar Nagusiak berariaz onartzen badu, beste aztergaietatik aparteko gai moduan, eta bertaratutako kideen bi herenak alde agertzen badira.

33. ARTIKULUA.- Batzar Nagusiak Zuzendaritza Batzordeko kide guztien edo haietako baten edo batzuen erantzukizuna exijitu ahal izango du zentsura mozio baten bidez. Mozio horrek, aurrera egingo badu, berariaz deitutako bilkuran bertaratutakoen bi herenen aldeko botoa beharko du.

Zentsura mozioa idatziz aurkeztu beharko zaio Zuzendaritza Batzordeari, bazkide guztien %10aren babesarekin.

Ezohiko Batzar Nagusiak aztergai bakarra izango du: zentsura mozioa eztabaidatzea eta haren gaineko ebazpena ematea.

Zuzendaritza Batzorde osoaren aurkako mozio zentsura onartzeak bertako kide guztien kargu-uztea ekarriko du, kirol klubaren presidentearena barne.

Zentsura mozioak presidente berria izateko hautagai baten proposamena jaso beharko du, eta berez izendatuko da baldin eta zentsura mozioa onartzen bada. Hauatutako kargu berrien agintaldia aurreko agintaldiari bukatu artekoa izango da.

34. ARTIKULUA.- Inola ere ez dira bateragarriak izango kirol klub baten presidente kargua eta klub hori atxikita dagoen kirol federazioaren presidentea kargua.

Pertsona bera ezingo da izan batera kirol modalitate bereko eta kategoria bereko kirol klub baten baino gehiagoren presidentea.

V. KAPITULUA
HAUTESKUNDE PROZESUA

35. ARTIKULUA.- Klubaren hauteskunde prozesuak ekainaren 22ko 163/2010 Dekretuan ezarritakoa beteko du, bai eta Estatutu hauetan eta Batzar Nagusiak onartzen dituen gainerako hauteskundearaudietan ezarritakoa ere.

Batzar Nagusiak onartuko du hauteskunde egutegia eta izendatuko ditu Hauteskunde Batzordeko hiru kideak.

Hautagaitza bakarra baldin badago, zuzenean aukeratuko da, inolako bozketarik egin beharrik gabe.

VI. KAPITULUA
ERREGIMEN EKONOMIKOA

36. ARTIKULUA.- Kluba berezko aurrekontu eta ondare araudiaren mende egongo da. Ekonomia ekitaldia urtekoa izango da, eta amaiera urte bakoitzeko abenduaren 31an izango du.

Bere jarduerak aurrera eramateko baliabide hauek erabiliko ditu:
a. Batzar Nagusiak erabakitzen dituen sarrera-kuotak edo/eta aldizkako kuotak.
b. Berez dagozkion ondasun eta eskubideen produktuak, bai eta jasotzen dituen diru laguntzak, dohaintzak, utziriko ondarea eta babes-laguntzak ere.
c. Estatutuetan adierazitako helburuei begira klubak egiten dituen legezko jardueretatik eratorritako beste diru sarrerak.

Diru sarrera guztiak, kirol ekitaldietan eskuratutakoak barne, oso-osorik erabiliko dira helburu soziala garatzeko. Inola ere ez da onartuko etekinak bazkideen artean banatzerik, ezta haien ezkontideen edo antzeko afektibitate harremana duten bizikideen artean ere, edo ahaideen artean. Orobat, ezingo da doako lagapenik egin irabazi asmoa duten pertsona fisiko edo juridikoen alde.

Ondasun higiezinak erabiltzeko, besterentzeko edo zergapetzeko, Batzar Nagusian bertaratutakoen bi herenen gehiengoz adostutako erabakia beharko da.

37. ARTIKULUA.- Kirol kluba deseginez gero, edo bazkideren bat egotziz gero, pertsona horrek eskubidea izango du hasieran ordaindu zuen ondare partaidetzaren diru kopurua edo bestelako diru ekarpenak errekuperatzeko, salbu eta bazkidetza kuota moduan ordaindutako kopuruak. Horretarako, baina, ezinbesteko baldintza da ondare murrizketaren ondorioz hirugarren pertsona edo entitateek kalterik ez jasotzea. Banantze kasuetako ondare partaidetza berreskuratzeak ez du zertan eraginik izan kluben irabazi asmorik gabeko izaeran. Batzar Nagusiari dagokio artikulu honetan adierazitako erabakiak abian jartzea.

VII. KAPITULUA
ESTATUTUAK ALDATZEA

38. ARTIKULUA.- Estatutu hauek aldatzeko edo indargabetzeko, berariaz deitutako Batzar Nagusi Bereziaren erabakia beharko da, alegia, bertaratutako bazkideen bi herenen gehiengo kualifikatuaren adostasunez hartutako erabakia.

VIII. KAPITULUA
DESEGITEA ETA LIKIDAZIOA

39. ARTIKULUA.- Kluba Batzar Nagusiaren erabakiz desegingo da, Estatutu hauek aldatzeko ezarri diren baldintzak eta gehiengoa errespetatuta, edo ebazpen judizialaren bidez.

40. ARTIKULUA.- Behin kirol kluba deseginez gero, likidazio epea hasiko da. Epe hori amaitu arte klubak bere nortasun juridikoari eutsiko dio.

Administrazio organoko kideak likidatzaile bihurtuko dira, salbu eta Batzar Nagusiak edo, hala badagokio, desegitea ebatzi duen epaileak beste batzuk izendatzen baditu; eta 163/2010 Dekretuaren 69.3 artikuluan xedatutako funtzioak beteko dituzte.

Likidazio fasean dagoen bitartean, kirol klubak “likidazio-fasean” esaldia erantsi beharko dio bere izenari.

41. ARTIKULUA.- Kirol kluba desegin eta likidatuz gero, haren ondorioz geratzen den ondare garbia udalerri bereko, edo hala badagokio, lurralde historiko bereko beste kirol entitate baten bitartez kirola sustatzeko eta praktikatzeko helburuetarako erabiliko da.

IX. KAPITULUA
DIZIPLINA ARAUBIDEA

42. ARTIKULUA.- Kirol klubak bazkideen gainean duen diziplina ahalmena arautzeko, Batzar Nagusiak araudi bat onartuko du. Zuzendaritza Batzordeak izendatuko ditu diziplika organoko kideak, eta Batzar Nagusiak berretsi beharko ditu. Diziplina organoa pertsona bakarrak osa dezake, edo kolegiatua izan daite, hiru kidez osatua.

Diziplina prozedurak betiere errespetatuko egingo ditu entzute eta aurkaratze printzipioak. Diziplinaren alorrean hartzen diren erabakien aurka egiteko arbitraje prozedurara jo beharko da, hurrengo artikuluan xedatutakoaren arabera.

X. KAPITULUA
ARBITRAJEA

43. ARTIKULUA.– Bai kluba eta bai klubeko bazkideak EKFBko Kirol Arbitrajerako Euskal Auzitegiaren pean edo- prozedura arauen arabera- haren ordezko organoaren pean jarriko dira berariaz, klubarekin edo kideen artean artean sor daitezkeen auziak edo diferentziak ebazteko.

Elgoibarren, 2011ko abenduarn 23a

Andoitz Agirregomezkorta
Presidentea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude