Elkartea

Morkaiko Mendizale Elkartea 1943an sortu zen. Baina elgoibartarrei mendi zaletasuna aurretik datorkie. Adibidez, 1927an Euskal Herriko lehenengo mendi lasterketa antolatu zuten. Berau, Andres Espinosa mendizak handiak irabazi zuen.

Gerra osteko garai ilun haietan , “Eup” izeneko gazte talde batek mendi elkarte baten beharra ikusi zuen. Gazte talde honek sortu zuen Morkaiko M.E.

Ordutik , elgoibartarren mendi zaletasuna asetzen jardun du Morkaiko Mendizale Elkarteak, mendi irteerak antolatuz, materiala utziz, herritarrez osatutako expedizioei lagunduz…..

Urte guzti hauetan, Morkaikoko partaideak Euskal Herriko mendi, Pirineo, Alpe, Ande, Himalaya eta munduko beste makina bat mendi puntatan ibili dira.

Bere historia luzean elgoibartar asko pasa dira elkarte honen zuzendaritzatik eta denek jarri dute beraien parte bat elkarte honen alde, baina inork aipamen berezi bat merezi badu, hau Pako Iriondo bera da, elkartearen sorreratik gaur egunerarte elkarte honegatik egin duen lana oso garrantzitsua eta nabarmena izan baita.

Gaur egun, mendizaletasuna indarrean dagoen garai hauetan, Morkaiko Mendizale Elkarteak tinko darrai berean eta ateak zabal zabalik dauzka mendiaz gozatzea nahi duen ororentzat.

Anima zaitez eta etorri gurekin!!! Mendia zaindu eta aldi berean mendiaz gozatu!!!!

Google Analytics